Hiriko adineko pertsonentzako espazioek gogoz ekingo diete Gabonei

Beste urte batez, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak “Gabonetan Gogoz” programa aurkeztu du, Eguberrietan hiriko adinekoentzako espazio sozialak girotzeko. Ekimenaren helburu nagusia da zahartze aktiboa sustatzea eta suspertzea adinekoen lokaletan programa bat gauzatuz. Jarduerak abenduaren 4tik urtarrilaren 4ra egingo dira eta ekintza guztiak doakoak izango dira.

Asmoa da lokal horietara ohiz joaten direnen  familiei edo ezagunei, edo auzoko jendeari zabaltzea lokal horiek, Eguberrien inguruan jarduera batez goza dezaten belaunaldi artean.

Sandra Caballero Gizarte Ongizateko ordezkariak adierazi duenez, “urteari amaiera bikaina ematen diogu hiriko adinekoentzako ekitaldi eta proposamenez betetako 2024 bat eta gero. Horren garrantzitsuak diren egun hauetan, gure nahia bertaratze, ospakizun eta ulermen espazioak eskaintzea da konpainia onean partekatu ahal izateko, eta horrela belaunaldi ezberdinen arteko erlazioak sustatu etxeko txikien eta adinduen artean”.

Jarduera guztiak doan izango dira, eta interesdunek hiriko adinekoentzako espazioetan eman beharko dute izena. Jarduera batzuetarako, berriz, ez da beharrezkoa izango izena ematea, baina kontuan hartuko da lokal bakoitzaren edukiera.

Abenduaren 4tik urtarrilaren 4ra bitartean, dinamizazio-taldeak hainbat jarduera antolatuko ditu, hain bereziak diren egun hauen inguruan. Programa osotik, bereziki nabarmentzekoak dira jarduera hauek:

“Eguberriak berotzen”

Anaka-Puianako, San Migueleko eta Irasoko lokaletako labore-tailerretako adineko pertsonek, beren artilezko ehunekin, hainbat jarduera egingo dituzte egindako lanekin:

  • Abenduaren 18an, instalazio bat egingo da Anaka-Puianako adinekoen lokalaren kanpoko zuhaitzak “babesteko”.
  • Abenduaren 19an eta 30ean, Ama Xantalen zentroko egoiliarrei emango dizkiete beren lanak.

“Eguberriak ipuin”

Maite Frankorekin: Ipuin-kontaketa adinekoentzat eta haien familientzat Eguberrien inguruan:

  • Abenduaren 16an, 17:30ean, Belaskoeneko adinekoen lokalean.
  • Abenduaren 17an, 17:30ean, Palmera-Monteroko lokalean.
  • Abenduaren 20an, 17:30ean, Anaka-Puianako adinekoen lokalean.

“Desioen zuhaitza”

 Artean-ekin: belaunaldi arteko jarduera. Jarduera horretan, egurrezko Eguberrietako zuhaitzak egingo dituzte elkarren artean, eta jai hauetarako desio onenekin apainduko dituzte:

  • Abenduaren 17an, 17:30etik 19:00etara, San Migueleko adinekoen lokalean, auzoko Haurtxokoko haurrekin.
  • Abenduaren 19an, 16:30etik 18:00etara, Katea auzoko Haurtxokoan, auzoko dinamizaziorako udal-espazio berriko adinekoekin.
  • Abenduaren 23an, 17:00etatik 18:30era, Behobiako adinekoen eta Behobiako auzo-elkartearen lokalean.
  • Abenduaren 23an, 17:00etatik 18:30era, Behobiako auzo-elkartearen lokalean, auzoko lokaleko adineko pertsonekin.

Eguberrietako kontzertuak, Udal Musika Eskolarekin

Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertua: Akordoi eta haize-talderako sestetoa:

  • Abenduaren 17an, 18:00etan, Lekaeneko apartamentuetako espazio sozialean.

Urte amaierako jaia adinekoen espazio guztietan: Atrakzio-azoka bateko giroa birsortuko da espazio ezberdinetako pertsonek antolatutako postuekin; mahatsak hartzeko kanpaiak joko dira, eta dantzaldia ere izango da!

  • Abenduaren 27an, 17:30etik aurrera, Ventas-Landetxako auzo-elkartearen jarduera-aretoan.

Jarduera aipagarri horiez gain, txapelketak ere egingo dira (Eguberrietako Postreak, Tutea, Bingo Berezia, Partxisa, Despistaua, Bata, Txintxona, Erakutsi zure trebetasuna…). Horrez gain, Eguberrietako filmak, kontzertuak, jaiotza-erakusketak, irteerak, tailerrak (lagun ikusezina, eguberrietako postalak,…) eta abar izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, udalaren webgunean edo hiriko adinekoen espazioetan kontsulta daiteke.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude