Konekta zerbitzuak ski eta snow irteera antolatu du abenduaren 29rako

Bueltan da GazteARTEaneko Konekta zerbitzuak antolatutako Gabonetako irteera eskatuena. Ski eta snow irteera egingo dute abenduaren 29an Candanchúra. Ekintzan 12-25 urte bitarteko gazteak parte hartu ahal izango dute. Ekintzan izena emateko epea gaur ireki eta abenduaren 19ra arte luzatuko da.

Irteera 45 euroko prezioa izango du eta prezio horren barnean materiala, autobusa, klaseak, fortfaita eta asegurua sartzen dira. Autobusa San Juan plazako autobus geltokitik abiatuko da goizeko 5:30ean eta itzulera berriz, 20:00ak aldera. Egun osoko jarduera izango denez, honakoak eramatea gomendatzen dute: hamaiketakoa eta bazkaria, ordezko arropa eta elurretarako arropa egokia.

Ekintzan izena emateko Gazteartean webguneko dokumentua bete eta ordainagiriarekin batera Konektaren bulegoan entregatu beharko da. Izen ematea Martindozenea Gaztelekuan bertan, konekta@irun.org posta elektronikoaren bidez edo  656794372 WhatsApp bidez egin ahalko da.

Irteeran izena emateko epea abenduaren 3an irekiko da Irunen erroldatutakoentzat eta abenduaren 19ra arte luzatuko da. Abenduaren 17tik aurrera, izen ematea Irungoak ez diren gainerako gazteentzat irekiko da. Konekta zerbitzuak hala baieztatzen duenean bakarrik baliozkotuko da inskripzioa. Dena den, jarduera baldintza meteorologikoen mende geratuko da, eta jardueraren data aldatu ahal izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude