Irungo Udalak jakinarazi duenez debekatuta dago Erlaitzen barbakoak erabiltzea
Irungo Udaleko Garapen Iraunkorreko Alorrak jakinarazi duenez, sute-arriskuak bere horretan jarraitzen duenez, debekatuta dago Erlaitzen barbakoak egitea. Atsedenlekuetako erretegiak zigilatu egin dituzte, eta haize- eta tenperatura-baldintza meteorologiko horiek mantentzen diren bitartean erretegi horiek ez erabiltzea eskatu dute.