Hizkuntza gutxituak biziberritzeko kontakizunak eta elkartasuna izan ditu ardatz BIHAR kongresuak
Irailaren 24an eta 25ean, Irun eta Hendaia mundu osoko hizkuntza gutxituen elkargune bihurtu dira BIHAR nazioarteko kongresuan. Euskararen eremu desberdinetako lau erakundek antolatuta (Garabide, Plazara, Soziolinguistika Klusterra eta Taupa), topaketak 40 hizkuntza-komunitatetako 200 ordezkari bildu ditu Bidasoako muga sinbolikoki gainditzeko...

