Plaiaundi LHIIko ikasleek logistika elkartasunaren zerbitzura jarri dute seigarren urtez
Irungo Plaiaundi LHII ikastetxeak Erronka Solidarioaren seigarren edizioaren emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean, osteguna, azaroak 26, bertan egindako prentsaurrekoan. Garraio eta Logistikako Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. mailako ikasleek garatutako ekimen honek elkartasuna, ikaskuntza praktikoa eta gizartearekiko konpromisoa uztartzen ditu...

