Bertan behera geratu da Eneritz Furyak eta Hatxeren larunbateko kontzertua
Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazi du, larunbat honetan, azaroaren 8an, Eneritz Furyak eta Hatxe artistek eman behar zuten kontzertua bertan behera geratu dela. Kontzertua ezingo da egin artistetako baten gaixotasunagatik. Kontzertua 21:00etan hastea aurreikusita zegoen, CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan.


