BDSKoop Eraldaketa Fabrikak kooperatiben eraketan bidelagun izan nahi du doako ekintzailetza programaren bidez
BDSKoopek martxan du dagoeneko Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen ikuspegitik Bidasoaldean, Irunen eta Hondarribian kooperatibak eratzen laguntzeko doako programa. Gizartearen beharrei begira arituko diren enpresak eratzen lagundu nahi dute, ikuspegi feminista, ekologista eta sozial batetik lan egin nahi duten enpresak sortzen,...

