Gabonetako kanpaina berotzen hasteko balioko du Irun Aurrera Bonuen laugarren edizioak
Urtea amaitu aurretik hiriak Irun Aurrera Bonuen laugarren edizioaz gozatzeko aukera izango du. Juncal Eizaguirre Hiri Bultzada arloko ordezkariak egitasmoaren berri eman du, Bidashop eta Mugan merkatari elkarteetako eta Denok Bat ostalari elkarteko ordezkarien eta merkatari partikularren konpainian. Irungo Udalak...