Gozotegiak Opilak prestatzeko lanetan murgildurik daude jada
Irun eta Hondarribiko gozo-dendak apirilaren 25ean San Marcos eguna ospatzeko semebitxi edo alababitxiei oparitzen zaizkien opilak prestatzeko lanetan murgildurik daude jada. Oihal-zapietan bildurik elizetan bedeinkatu edo lagunartean dastatu ohi den bizkotxo berezi honen ekoizpen-prozesua eta sekretuak azaldu ditu Hawai gozotegiko...