Azken Portuko biribilgune berria eraikitzeko lanak hasi dira, eta urriaren hasieran amaituko dira
Gipuzkoako Foru Aldundiak asteazken honetan hasi ditu Azken Portun biribilgune berri bat eraikitzeko lanak. Jarduketa honek auzoaren mugikortasuna nabarmen hobetuko du, Behobiatik eta batez ere Iparraldetik iristen diren ibilgailuen joan-etorria erraztuz. Gainera, etorkizunean Arbes-Oinaurren AP-8arekin egingo den lotune osoaren funtzionamendu...



