40 enpresa baino gehiagok parte hartuko dute urriaren 22an Ficoban egingo den LANEAN Enplegu Azokan
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik garapen-agentziaren bidez, LANEAN Mugaz Gaindiko Enplegu Azokaren III. edizioa egingo dute datorren urriaren 22an Ficoba erakustazokan. Ekimen honen helburu nagusia da enpresen eta enplegu-bilaketa aktiboan, lan-hobekuntzan zein lanbide-aldaketan dabiltzan pertsonen arteko zuzeneko topaketa erraztea.....

