Urtarrilaren 31n, larunbatean, amaituko da langabetuak kontratatzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Ekimen hori Enpleguaren Euskal Estrategia 2030 esparruaren barruak kokatzen da, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak sustatzen du. Eskaerak Irungo Udalaren webgunearen bitartez egin beharko dira.
Irun Ekintzan bultzatutako programa honen helburua da Irungo enpresek enplegurik ez duten eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena eman duten pertsonak kontratatzea. Irun Ekintzan bultzatutako programa horrek dirulaguntza handiagoak eskaintzen dizkie Irungo 55 urtetik gorako pertsonak, 35 urtetik beherako gazteak edota emakumeak kontratatzen dituztenei, besteak beste
Beraz, dirulaguntzak emango zaizkie tokiko enpresa eskatzaile guztiei, publikotasunaren, konkurrentziaren eta objektibotasunaren printzipioak bermatzen dituen oinarri arautzaile batzuen arabera. Eskaerak aurkezpen-ordenaren arabera artatuko dira, deialdi honetarako kreditua amaitu arte. Oinarriek adierazten duten gisa, dirulaguntza horien onuradunak izan ahalko dira izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta lantokia Irunen badute eta jarduera ekonomikoa hiri berean egiten badute.
Laguntzen zenbatekoa eta baldintzak
Programa honetan sartzen diren enpresek 8.000 euroko laguntzak jasotzeko aukera izango dute, lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko. Zenbateko hori 10.000 eurokoa izatera irits daiteke, honako kolektiboren bat kontratatuz gero: 55 urtetik gorako pertsonak, 35 urtetik beherakoak, Diru-sarrera Bermatzeko Errenta edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenak, edota epe luzeko langabezia-egoeran dauden pertsonak. Gainera, dirulaguntza guztiak % 10eko hazkundea izango dute emakumeak kontratatzen direnean, aukera-berdintasuna sustatzeko lan-merkatuan.
Kontratatutako pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte: langabezian egotea (hots, ez egotea izena emanda Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezta Langile Autonomoen Erregimen Berezian ere); eskatzaile gisa izena emanda egotea eta altan egotea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan; eta Irunen erroldatuta egotea eta bertan legez bizitzea.



