Urriaren 15ean eta 16an, asteazkena eta osteguna, hurrenez hurren, 09:00etatik 16:00etara, Gernikako Arbola parkearen inguruko zirkulazioa etengo da. Izan ere, parkean egoera txarrean dauden bi indi gaztainondo moztuko dira. Lan horiek ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioari eragingo diete.
Lan horiek egin bitartean, Iparralde hiribideko trafikoari eragingo zaio, moztuta egongo baita Hendaiara doan erreia parkearen parean. Era berean, oinezkoen zirkulazioa etengo da tarte horretako espaloia ere moztuta geratuko delako. Une jakin batzuetan, Colón ibilbiderako erreia ere moztu beharko da.
Irungo Udaleko Obrak, Mantentze-lan eta Azpiegitura arloak kontuz ibiltzeko eskatzen du, eta eskertu egiten du herritarren laguntza.