Pasa den asteburuan, maiatzaren 25ean, Santiagotarrak kirol elkarteko haurren banku mugikorreko arraun taldeak bigarren Euskal konparaketan parte hartu zuen. Lerroko estropada Legutioko urtegian egin zen goizeko 9:00etatik aurrera Euskal Arraun Federakuntzak antolaturik.
Emaitzarik aipagarriena Julen Carro, Unai Martiarena, Marco Viniegra y Thomas Aguadok lortu zuten, haurren kategoriako mutilen lau scull-ean, izan ere, kategoria hori irabazi zuten.
Estropada horrekin amaitutzat eman ziren banku mugikorreko Gipuzkoa eta Euskadiko arraun ligetako estropadak, txapelketa ofizialei hasiera emanez: ekainaren 1ean Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da eta ekainaren 8an Euskadiko Txapelketa. Bi txapelketa horiek Legution jokatuko dira.
Bestetik, Bordeleko Nazioarteko Estropadan zortziko estropada lemazainarekin beteranoen taldeak parte hartu zuen eta irabazi egin zuen. Ignacio Mancidsidorrek Koldo Laguardiak, Joseba Larretxeak, Xabier Zubeldiak, David Sevinek, Antxon Arellanok, Alfonso Diazek eta Josu Villafrancak, Oier Silanes timonelarekin osatzen dute beteranoen taldea.
Gipuzkoako Banku Mugikorreko Arraun Txapelketa
Asteburu honetan, ekainaren 1ean, Santiagotarrak kirol elkarteko banku mugikorreko arruan taldeak Gipuzkoako Banku Mugikorreko Arraun Txapelketan parte hartuko du. Gipuzkoar ligako banku mugikorreko lineako estropada izango da eta Legutioko urtegian jokatuko da goizeko 9:00etatik aurrera.
Estropaden ligaren barnean 5 txapelketa jokatu dira: otsailaren 17an Legution, martxoaren 9an Legution, apirilaren 6an Legution, apirilaren 27an Orion eta ekainaren 1ean Legution.
Txapelketan Gipuzkoako klub guztien parte-hartzea espero da, hau da 500 kirolari baino gehiago 150 ontzitan. Santiagotarrak kirol elkarteko banku mugikorreko arraun taldeak 61 kirolarirekin parte hartuko du, 39 ontzitan lehiatuko direnak.



