Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu hiriko zirkulazioan igandean

Irungo Udalak jakinarazten du aldaketak gertatuko direla zirkulazioan, datorren igandean, azaroaren 10ean, Behobia-Donostia 2024 lasterketa dela eta. 06:30etik 14:00ak arte, kaleak moztuko dira hiriko zenbait lekutan.

Trafiko mozketak

  1. Osinbiribileko biribilgunetik Behobiako biribilgunera noranzkoan, 06:30etik 14:00ak aldera arte moztuko da. Zirkulazioa honela desbideratuko da:

Behobia-Nafarroa aldera, ibilgailuak Artiga ibilbidetik, Blaiatik, Gazteluzaharretik eta Lastaolatik ibiliko dira.

Donostiarako norakoan, bi aukera:

AP8, Behobian hartuta (Behobiako nazioarteko zubia – Frantzia – Santiagoko nazioarteko zubia – GI-636 (Donostiarako norakoa). Edo, AP8, Katean hartuta (06:30etik 08:00etara eta 11:30etik 14:00etara: Zaisa III barrualdetik hilerriraino – Juan Wollmer – Urdanibia – Junkal karrika – Iparralde, Galeko biribilguneraino – GI-636 – AP-8 Katean (08:00etatik 11:30era, moztuta). Lehen aukera erabiltzea gomendatzen dugu.

  1. Behobiako biribilgunetik AP-8 eta N-121-A lotzeko biribilgunera bitartean (ETH hotela), moztuta egongo da 08:00etatik 11:30 aldera arte. Zirkulazioa honela desbideratuko da:

Behobia-Nafarroa aldera, ibilgailuak Artiga ibilbidetik, Blaia ibilbidetik, Gazteluzaharretik eta Lastaolatik ibiliko dira.

Donostiarako norakoan, bi aukera:

AP-8, Behobian.

Zaisa I barrualdetik eta AP-8rako sarbidetik.

  1. Colón ibilbidea eta Gipuzkoa hiribidea moztuta egongo dira trafikorako, 07:30etik 08:00etara eta 09:00etatik 13:00etara.
  2. Geltokiko kaleak, Txanaleta plazaren eta Zubiaurre kalearen artean, soilik errail bat izango du irekita 07:30etik 11:30era gutxi gorabehera, RENFEko geltokitik datozen korrikalariei itxaroteko, garraiatu daitezen. Kale horretan dagoen taxi geltokiak ez du eraginik jasango. Modu berean, Geltokiko kaleko Zubiaurre kaleko eta Anaka kaleko hasierako tartea moztuta egongo da 07:30etik 11:30era gutxi gorabehera.
  3. Anaka kalean zentrora bideko erraila moztuko da Blas de Lezo kaleko bidegurutzetik Geltokiko kalera arte, 07:30etik 11:30era gutxi gorabehera.
  4. Txanaleta plazako ibilbide luzeko autobusen ohiko geralekua ezingo da erabili 07:30etik 13:00etara. Puntu horretan, trenetik datozen lasterketako bidaiariak kargatzeko unean, 08:05etik 08:20ra bitartean, 09:05etik 09:20ra bitartean eta 10:00etatik 10:15era bitartean, zirkulazioa eten ahal izango da puntualki. Trafikoa Hondarribia kaletik edo Lope de Irigoien kaletik bideratuko da.

 

  1. Nafarroa hiribidea, Elizatxo hiribidea, Errotako errepidea eta Letxunborro hiribidea (Suhiltzaileen eta Ospitaleko biribilgunearen artean) itxita egongo dira zirkulaziorako 09:00etatik 13:00etara.

Bestalde, lasterketaren ibilbideak hiria bi gunetan banatzen duenez (iparraldea eta hegoaldea), bi pasabide prestatu dira gune batetik bestera joan ahal izateko larrialdi-kasuan:

Iparraldetik hegoaldera: Patruila-ibilgailuetarako: bidegorria erabiliz Dunboa anbulatoriotik, Osinbiribileko biribilgunetik barrena, Udaltzaingoaren Komisariara. Anbulantziatarako: GI-636tik – AP8 eta irteera Oñaurrren edo Behobian edo Juncal karrikan, txandaka; udaltzainek arautuko dute pasabidea.

Hegoaldetik iparraldera: Junkal karrika erabiliz Nafarroako hiribidearen azpitik zeharkatzeko. Gabiria industrialdetik, kalearen amaieratik doan landa-bidetik AP-8ra joateko, Arasoko biribilgunean buelta emanez GI-636 errepidea hartzeko Behobiarako noranzkoan. Saihesbidea, behar bezala seinaleztatuta.

Kendutako aparkatzeko lekuak

Iparralde hiribidea 1: azaroaren 8tik (ostirala) azaroaren 10eko 14:00ak arte, taxi-geralekua egokituko da. Behobia: Asteazkenetik (azaroak 6), igandeko (azaroak 10) 14:00ak arte, irteerako azpiegitura jartzeko zenbait lekutan. 9. Taxi-geltokiak: Kendu egingo dira Genaro Etxeandiako, Geltokiko (10:00ak arte) eta Jose Ramon Agirretxeko geltokiak, eta Iparralde hiribideko 1ean gaituko da geltoki alternatiboa.

Irunbusen zerbitzua

Irunbuseko hiri barruko autobusen zerbitzuak honela aldatuko dituzte ibilbideak:

L1. Zaisa-Ospitalea

Goizeko lehenengo zerbitzutik 15:00ak aldera arte, irteera-gunea muntatu, desmuntatu eta garbitzeko lanengatik eta korrikalariak pilatzen direlako, autobusak ezingo dira iritsi Behobiara, eta Osinbiribileko biribilgunean bukatuko dute ibilbidea.

07:30etik 13:00ak aldera arte, korrikalariak irten behar dutelako eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, autobusak ezingo du egin ohiko ibilbidea. Horregatik, bertan behera utziko da zerbitzua ordu-tarte horretan.

L2. San Juan – Katea

07:30etik 14:00ak aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, autobusak ezingo du egin ohiko ibilbidea. Horregatik, bertan behera utziko da zerbitzua ordu-tarte horretan.

Su-hiltzaileeneko 07:30eko irteera Elizatxoraino helduko da, Olibondoen biribilguneraino, eta kendu egingo da.

L3. San Juan – Artia

09:00etatik 14:00ak aldera arte, korrikalariak irten behar dutelako eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, autobusak ez du egingo ohiko ibilbidea, eta ez du zirkulatuko Nafarroa hiribidetik.

09:00etatik aurrera, 30 minuturo, ibilbide hau egingo du: Arbes-Artia: Arbesko biribilgunea – Blaia 22 – hilerria – Harrobieta – J. M. Franco – Portu plaza – César Figuerido – Juan Vollmer – Arbes.

L4: San Juan – Antzaran – Olaberria

07:45etik aurrera 14:00ak arte, 30 minuturo, ibilbide hau egingo du: Arbes-Olaberria: Arbesko biribilgunea – Urdanibia plaza (Menchu Gal) – Larreaundi – Olaberria HHI – Olaberria – S. J. Langilea – Santa Elena zubia – Arbes.

Aldaketa horietatik kanpo geratzen diren geraleku guztiak zerbitzuz kanpo egongo dira zirkulazio-mozketak irauten duen bitartean.

Oharra: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira, lasterketaren zirkunstantzia zehatzengatik ordutegi horiek zertxobait alda baitaitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude