Zaisa Txingudik Envases Rioja aurkari izango du  Logroñon larunbatean

Argazkia: Zaisa Txingudi eta Gaztedi Bren arteko partida (Egilea: Yaiza García).

Lehenengo jardunaldian atzeratutako partida jokatzea tokatzen zaio Zaisa Txingudiri asteburu honetan. Logroñon izango da, bertako Envases Rioja RCren aurka, ligan hirugarren kokatzen dena eta Iñigo Camarero Tausek eta Leire Muñoz Caok zuzendutako jokalariek badakite ez dela norgehiagoka erraza izango. Hala ere, errioxarren aurkako partidek beti dute xarma berezia eta gogoz joango dira jokatzera.

Lehiaketako lehenengo jardunaldietan taldeak oso parekatuak daudela ikusi da, Uni Bilbo C guztien gainetik egonik, La Unica, Rioja eta Iruña 14 puntura berdinduta daude bigarren, hirugarren eta laugarren postuetan. Atzetik, bost talderen artean, Uribealdea Mungia, Gaztedi B, Sortzen C, Arratiko Zekorrak eta Zaisa Txingudi, puntu bakarreko aldea dute.

Emakumezkoen taldeak ez du ligako partidarik asteburu honetan.

Lehian ere sub 16 taldea eta Eskola

Txingudi/Baztan 16 urte azpiko taldeak Iruñan jokatuko du asteburu honetako partida, larunbatean 11:00etatik aurrera, Iruña RC taldearen aurka. Lehenengo faseko azken partida izango da gazteentzat eta nahi eta ez irabazi behar dute Euskadiko txapelketara sailkatu ahal izateko.

Igandean, Eskolaren txanda izango da. Txingudi/Oreretako 10 eta 12 urte azpiko gazteek taldeek Eibarren izango dute hitzordua igandean 10:30etan.

Gipuzkoa eta Euskadiko selekzioetan ordezkaritza

Asteburu honetan Gipuzkoako 13 eta 14 urte azpiko selekzioetako entrenamenduak egingo dira Hernanin eta Txingudik hamaika ordezkari izango ditu bertan. Deia jaso duten jokalariak Unai Aizpurua, Giovani Ciurar, Galder Eizaguirre, Omar El Mossaoui, Markel Aizpurua, Telmo Bereciartua, Aiur Callao, Markel Celestino, Oier Goenaga, Oihan Sanchez eta Beñat Tristan dira.

Gainera, Euskadiko 16 urte azpiko selekzioak astelehenean Zarautz egingo duen entrenamenduan ere Txingudiko bi jokalari izan dira deituak, Mattin Petrikorena eta Thiago Melerio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude