CBA liburutegian zarata murrizteko bi kabina instalatu dira

Carlos Blanco Aguinaga (CBA) kultur espazioko liburutegian zarata murrizteko bi kabina instalatu dira berriki. Kabinetako bat pertsona bakarrak erabiltzekoa da eta bestea, isiltasuna behar duten lau kide arteko taldeentzat. Kabinak erabili ahal izateko erreserba egin beharko da (liburutegian bertan, telefonoz edo webgunean.

Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kulturako ordezkaria komunikabideen aurrean azaldu du, «kabina hauek instalatuta, Udalak orain arteko esfortzuei segida ematen die, liburutegia espazio egoki eta erosoz hornituta, erabiltzaileen beharrei erantzuteko”. Kultura ordezkariak azaldu duenez, “kasu honetan, kabina hauetan jendeak ozen hitz egin ahal izango du, liburutegiaren gainerako erabiltzaileek behar duten isiltasunari eta kontzentrazio beharrari eragin gabe».

Liburutegiak, horrela, zarata murrizteko bi kabina ditu, erabiltzaileen eskura: bat pertsona bakarrak erabiltzekoa da, eta bestea isiltasuna behar duten bileretarako da, lau kide arteko taldeetan erabiltzeko.

Banakako kabina

Kabina hau liburutegiaren sarreran dago kokatuta, eta espazio ezin hobea da sareko bilera laburrak egiteko, telefonoz deitzeko edota beste edozein jarduera zaratatsu egiteko.

Mahai altu bat eta banku birakari bat dauzka, altuera doigarrikoa, baita elektrizitate-hargunea, haririk gabeko kargagailua, USB-A eta USB-C konexioa, LED bidezko argiztapen doigarria eta aireztatze-sistema ere.

Taldeentzako zarata murrizteko kabina

Taldeentzako zarata murrizteko kabina ikasgelan kokatua dago, eta talde-bileretarako pentsatua dago. Bi eta lau pertsona arteko taldeetan erabiltzeko da. Ezin du pertsona bakarrak erabili.

Taldeentzako zarata murrizteko kabinak monitore-euskarridun mahai bat eta bi sofa dauzka, baita elektrizitate-hargunea, haririk gabeko kargagailua, USB-A eta USB-C konexioak, LED bidezko argiztapen doigarria eta aireztatze-sistema ere.

Erreserba eta erabilera

Liburutegiko erabiltzaile guztiek kabinak erabiltzeko aukera dutela bermatzeko, erreserba-sistema bat ezarri da (liburutegian bertan, telefonoz edo webgunean). Gehienez, ere, ordu eta erdiz erabili ahalko da kabina indibiduala, eta bi ordu eta erdiz taldekoa. Edonola ere, ondoren erreserbarik ez badago, beste ordubetez luzatu ahalko dira denbora horiek. Bi kabina intsonorizatuak erabiltzeko, adinez nagusia izan behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude