Pasa den asteburuan Azken Portu igerilekuan jokatu zen Probintziako Txapelketa jendetsuak domina zerrenda luzea utzi du Bidasoa XXI klubean. Hain zuzen ere, guztira 136 domina banatu ziren kategoria guztien artean. Bidasoako nagusitasuna nabarmena izan zen taldekako sailkapenean, 3 sailkapenetan garaipena lortuz, gainera, puntuen diferentzia handiarekin.
Hauek izan ziren kategoria absolutuko Gipuzkoako txapeldun berriak: Adriana Garcia 100B, Asier Iguiñiz 400L, Ekain Francisco 400X, Gaizka Rodriguez 50M Y 50L, Ibai Isasa 200L, Jon Arruabarrena 1500L, Katixa Barros 800L, Maite Iguiñiz 400X, Oier Eizaguirre 100E Y 200E eta Pablo Cerro 800L. Gainera, 5 garaipen egon ziren erreleboetan.
Junior mailan titulu probintziala lortu zuten:
Adriana Garcia 100B, Ekain Francisco 400L, 200L Y 400X, Jon Arruabarrena 1500L, Jurdan Gonzalez 100L, Maialen Fernandez 200M, Maria Etxabe 200L, Oier Eizaguirre 200E, 200B, 200X eta 100E, Oihan Cabanes 100M eta Pablo Cerro 800L. Gainera, erreleboetan erabateko garaipena lortu zen, 6 garaipenekin.
Haurren mailan titulua lortu zuten: Alain Arretxe 200X, Eider Emazabel 400X, Eider Garcia De Cortazar 1500L, Ekiñe Cabanes 50E, Esteban Nazabal 200E, Jon Txapartegi 400L, 800L, 1500L, Katixa Barros 800L, Kemen Zubizarreta 50E, Markel Sanchez 100X, Uxue Aguirre 100E eta Xarma Beraiz 200X. Erreleboetan ere 5 garaipen lortu ziren.
Gizonezkoen taldekako sailkapenean titulua 2105.5 punturekin lortu zen, Tolosaldeak lortutako 1064 punturen aurretik. Emakumezkoetan 2000.5 puntu lortu zituen eta Tolosaldeak atzetik berriz 1178 lortu zituen. Bateratuan Bidasoa XXIek 4106 puntu lortu zituen, Tolosaldeak aldiz 2242.
Asteburuko gainontzeko emaitzak
Bestalde, asteburu horretan bertan, Gasteizen, Udane Ayestaranek 100 tximeletako 16 urteko Klubaren Errekorra hobetu zuen. Lehiaketa berean Asier Iguiñizek 200M eta 100E eta Ion Mugikak 50E eta 100L-ko garaipena lortu zuten.



