Irailaren 15ean zabalduko dituzte berriro ateak Artia eta Martindozenea Gaztelekuek

Irungo Udaleko Gazteria Arloak, GazteARTEan jakinarazi du datorren asteartean, irailak 15, berriro zabalduko dituztela ateak hiriko bi Gaztelekuek: Martindozeneak eta Artiak. Hilabetea amaitu baino lehen, nerabeei zuzendutako jarduera egitarau zabala eskainiko da bi guneetan, hala nola “Cinnamon rolls” sukaldaritza tailerra, neonen koadroak egiteko lantegia, Brawl Stars bideojoko txapelketa eta Olinpiaden eguna.

Ate irekien jardunaldiak

Halaber, urteroko ohiturari jarraituz, guraso eta hezitzaileentzako ate irekien jardunaldiak egingo dira, instalazioak, egitaraua eta hezitzaile-taldea zuzenean ezagutzeko aukera eman gogoz. Artiako Gaztelekuan irailaren 14an egingo da topaketa, eta Martindozenean, berriz, irailaren 21ean (bi txandatan: 17:30ean eta 19:30ean). Bi zerbitzuen ohiko ordutegia asteartetik ostegunera 17:00etik 20:00etara eta ostiral zein larunbatetan 17:00etik 21:00etara izango da. Azkenik, 15-18 Guneak urriaren 2an irekiko ditu ateak (ostiral eta larunbatetan, 17:00etik 21:00era).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude