Irungo Kale Nagusian babes publikoko 14 etxebizitza eraikitzeko urratsa eman du

Irungo Udalak urrats berri bat eman du hirian etxebizitza publikoaren eskaintza zabaltzeko, Kale Nagusiko 7. eta 9. zenbakiei dagokien Xehetasun-azterlanaren hasierako onespenarekin. Izapide honek etorkizuneko eraikinaren ezaugarriak finkatzea ahalbidetuko du, eremu horretan babes publikoko 14 etxebizitza eta bi merkataritza-lokal sortzeko bidea urratuz. IRUNVIk sustatutako proiektu honek logela bakarreko lau etxebizitza eta bi logelako hamar etxebizitza jasoko ditu guztira.

Jarduketa hau Irungo Etxebizitza Planean jaso diren hamar sustapenetako bat da, eta bere helburu nagusia da hiriko hainbat puntutan datozen hiru urteetan babestutako 1.000 etxebizitza ingururen eraikuntzari hasiera ematea. Cristina Laborda Irungo alkateak azpimarratu duenez, etxebizitza lehentasun osoa da udal-taldearentzat, bereziki hirian hazitako familia gazteei bizitza-proiektua Irunen bertan garatzeko aukerak bermatzeko asmoz. Alkateak gaineratu duenez, helburua ez da soilik eraikinak egitea, “etxe berriak sortzea” baizik, irundarrek beren etorkizuna hirian eraikitzen jarrai dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude