NO QUIERO eta Slimfit taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean Irun Zuzenean aretoan

Irungo Udalak jakinarazi duenez, azken orduko aldaketa bat izango da datorren larunbatean, azaroak 21, CBAko (Kultura eta Sorkuntza Zentroa) Irun Zuzenean aretoan egingo den kontzertu bikoitzean. Taldekideen arrazoi pertsonalak direla eta, LØSE taldeak ezingo du aurreikusitako emanaldia eskaini. Hutsune hori betetzeko, Irungo Slimfit taldea igoko da oholtzara, eta kartela osatuko du aurrez iragarrita zegoen NO QUIERO taldearekin batera.

Gaualdia gaueko 21:00etan hasiko da, hasiera batean zehaztu bezala. Hitzordu horretan, NO QUIERO rock seikote bilbotarrak bere azken diskoa aurkeztuko du, Tóxico izenekoa, aurten Estatu osoko hainbat jaialditan (HIRIAN, BIME Live, Caudal Fest, Dale Candela eta Costa Feira) bira oparoa egin ondoren. Orain, Irungo Slimfit taldea gehituta, bertako ukitua izango du musika-eskaintzak.

Antolakuntzak aldaketa honek sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu du, eta baieztatu du ekitaldiaren gainerako baldintza guztiak bere horretan mantentzen direla. Sarrerak ohiko moduan eskuragarri daude udalaren webgunean, eta dagoeneko erosita daudenak ere baliozkoak izango dira larunbateko hitzordurako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude