Bihar irekiko da “AbenturaERO” programan izena emateko aukera. 2014 eta 2017 urteen artean jaiotako eta Irunen erroldatutako umeek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Horretarako izen ematea, maiatzaren 30a baino lehen egin beharko da. Guztira 80 plaza eskaintzen dira, 4 txandatan banatuta.
Programaren xedea da Irungo haurrei bizikidetzako espazio ludiko bat eskaintzea, komunitatean aisialdiaz goza dezaten udako oporraldian, eta baita euskararen erabilera sustatzea ere. Horretarako, askotariko jarduerak antolatuko dira, hala nola surfa, piraguismoa, abentura parkea, etab.
Sandra Caballero, GazteARTEan Gazteria arloko ordezkariak gaur azaldu duenez, udaleku hauek ezinbestekoak dira Irungo gazteentzat. “Urtero eskaera asko jasotzen ditugu, eta ez da gutxiagorako, hiriko haurrek oso ondo baloratzen baitute zerbitzua”, aipatu du Caballerok. Azkenean, udaleku-mota hauek txikienen autonomia eta bizikidetza indartzen dute gizartean, eta, horri esker, beren trebetasunak garatzen dituzte, udaz topoera gozatzen duten bitartean erantsi du Gazteria arloko ordezkariak.
Guztira, 80 plaza eskaintzen dira, 20 plazako 4 txandatan banatuta, betiere behar bereziak dituzten haurrentzat erreserbatutako plaza batekin. Aurtengo nobedadea da laugarren txanda bat izango dela aurreko urteekin alderatuta, eskaria handia baita:
4 txanda
Guztira, 4 txanda izango dira. Lehen uztailaren 7tik 12ra, bigarrena uztailaren 14tik 19ra, hirugarrena uztailaren 21etik 26ra eta azkena uztailaren 28tik abuztuaren 2ra. Txanda guztiak astelehenetik ostegunera 09:00etatik 14:00etara izango dira, ostiraletan izan ezik, horietan jarduera 09:00etatik larunbateko 14:00etara izango baita, gaua barne.
Interesa duten familiek maiatzaren 21etik 30era arteko epea dute aurretiko izen-ematea egiteko, Udalaren webgunean edo Udalaren autozerbitzu-terminaletan. Behin-behineko zerrendak ekainaren 4an eta 5ean argitaratuko dira.
Zozketarako onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda ekainaren 4an eta 5ean begiratu ahalko da udalaren webgunean, 010 eta 943 505 152 telefonoetan eta Udalaren autozerbitzu-terminaletan, Bi egun horietan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte interesdunek.
Ekainaren 11n egingo da tokien zozketa publikoa. Eta emaitzak ekainaren 13tik aurrera kontsultatu ahalko dira Udalaren webgunean, 010 eta 943 505 152 telefonoetan eta Udalaren autozerbitzu-terminaletan.
Azkenik, ekainaren 16tik 25era bitartekoa izango da behin betiko izena emateko epea. Behin prozesua bukatuta, bilera bat egingo da udalekuetara joango direnen gurasoekin, programari buruzko informazio guztia emateko.
Ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa
Era berean, Irungo Udalak, bere Ogasun Arloaren bitartez, gogorarazten du 2025ean udal-zerbitzu eta -jarduera batzuetan tasak ahalmen ekonomikoaren arabera ordaintzeko sistema bat aplikatuko dela eta tarifa ordaintzeko lau tarte ezartzen direla horretarako: % 5, % 35, % 75 edo %100.
Sistemak 2023ko errenta hartzen du kontuan, eta erabiltzailearen ahalmen ekonomikoan oinarritzen da, haren errenta eta ondarea kontuan hartuta. Beste baldintza batzuk ere hartzen dira kontuan, kenkari jakin batzuk aplikatzeko (desgaitasuna, bizikidetza-unitateko adingabeak, etab.).
Horrela, lau tarifa-tarte izango dira:
- tartea, 15.120 eurotik beherako errenta dutenak: horiek tarifaren % 5 ordainduko dute.
- tartea, 23.188 eurotik beherako errenta dutenak: horiek tarifaren % 35 ordainduko dute.
- tartea, 29.096 eurotik beherako errenta dutenak: horiek tarifaren % 75 ordainduko dute.
- tartea, 29.096 eurotik gorako errenta dutenak: horiek tarifaren % 100 ordainduko dute.
Eskaera egiten ez bada, 4. tartea aplikatuko da, eta tarifaren % 100 ordainduko da.
2025. urtean, honako zerbitzu hauetan aplikatuko da: AbenturaERO, Irrisarri Landeko udalekuak, Haurtxokoak, Solas Jolas, Eskola Kirola, Marrazketa eta Pinturako Udal Akademia, Zeramikako Udal Tailerra eta Musika eta Dantzako Eskola eta Kontserbatorioa.
Ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa-sistema aplikatzeko, eskaera udalaren webguneko egoitza elektronikoan egin behar da (www.irun.org), Irun Txartelarekin, BakQ-arekin, NANe-arekin, IZENPEren ziurtagiriarekin edo beste batzuekin.



