Ibaitik Itsasora ibilaldiak Irun zeharkatuko du gaur arratsaldean

Ibaitik Itsasora, Palestinaren aldeko manifestazioa, ibilaldiak Irun zeharkatuko du gaur arratsaldean. Arratsaldeko 16:50etatik 19:00etara hiriko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu. Ondorioz, Udaltzaingoak trafiko mozketak aurreikusten ditu gaur arratsaldean zehar.

Irailaren 10ean  Tuteran, Ebro ibaitik abiatu, irailaren 20ra bitarte Hendaiako itsasorainoko bidea egingo du Ibaitik Itsasora ibilaldiak. Euskal Herriak Palestinako herriak bere lurralde historikoan Jordan ibaitik itsasoraino askatasunaz, berdintasunaz eta justiziaz gozatzeko duen bidezko nahiari ematen dion babesa sinbolizatzeko mugimendua da.

Trafiko mozketak

16:50etatik aurrera San Martzial kaletik hiriko zentrora sarrera itxita egongo da, trafikoa Juncal kaletik desbideratuz. Gainera, hurrengo kale hauek ere mozketak izango dituzte: Nafarroa hiribidea, Colón pasealekua, Gipuzkoa hiribidea, Iparralde hiribidea eta Geltoki eta Anaka kaleak. Ondorioz,  Honek Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga kaleen sarrera moztuta egotea ekarriko du.

Autobus Zerbitzua

Renfeko geltokirako sarbideak eragina izango du manifestazioa igarotzen den bitartean, eta Geltoki kaletik soilik sartu ahal izango da Zubiaurretik Anaka kaleko kontzentrazioaren amaierara arte, 19:00etan gutxi gorabehera.

San Juaneko aldageltokira sarrera moztuta egongo da une batez manifestazioaren ilarak Colón pasealekuan sartu arte Eliza kaletik.

Txanaleta plazako ibilbide luzeko geralekua KENDU egingo da, manifestazioaren ilarak Zubiaurre eta Geltoki kaleen elkargunea gainditzen duen arte. Une horretan, Hondarribia kaleko ibilgailuen zirkulazioa berrezarriko da.

Taxi zerbitzua

San Juaneko eta Jose Ramon Agirretxeko geltokiak gaiturik egongo dira.

Aparkalekuei dagokionez, Colón pasealekutik sarrera 17:50etik, Gipuzkoa hiribideko sarrerarentzako, agenteak Elizatxoko biribilgunetik baimenduko dute sarrera. Irteera, Joaquin Gamon kaletik kontrako noranzkoan egin beharko da, Aldapeta, Artaleku eta Gipuzkoa hiribidetik igaroz.

San Juaneko aparkalekurako sarrera moztuta egongo da manifestazioa igaro arte, baina Prudencia Arbideko sarbiderako ez da murrizketarik egongo. Azkenik, Mendibileko aparkalekuak ez du murrizketarik izan.

Murrizketa horiek manifestazioaren ilara aurrera doan eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoen heinean kenduko dira (18:15erako aurreikusita dago, Anaka kalea izan ezik, 19:00ak arte kontzentrazioa egingo baita); bitartean, joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude