“Miñan” antzezlanaz gozatu ahalko da larunbatean Amaia KZn

Datorren larunbatean, maiatzaren 24an, 19:00etan, Amaia KZn, “Miñan” euskarazko antzezlana izango da. Irungo Udaleko Kulturako zerbitzuak jakinarazi duenez, antzezpenaren ondoren, solasaldi bat egongo da, eta bertaratzen direnek antzezlanaren aktoreekin hitz egiteko aukera izango dute.

Sarrerak 8,5 euro balio du, eta Udalaren webgunean edo Luis Marianoko Turismo Bulegoan eros daitezke, edo Amaia KZko bertako leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.

“Miñan”

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, lehen pertsonan kontatua, Amets Arzallusek idatzia eta Artedramak antzerkira egokitua. “Ibrahima Balde Ginean jaio zen, baina, egun batean, amaren deiaren ondorioz, etxetik alde egin behar izan zuen, Europara joateko anaia txikiaren bila. Basamortua zeharkatu zuen eta zeharkaldian polizia, bahitzaile, pasatzaile eta abarrekin gurutzatu zen. Afrikatik Europarako bidean, minaren sufrimendua, egarria eta gosea ezagutu zituen”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude