Asfaltatze kanpaina Zaisa II ingurura eta Lope de Irigoyen eta Lucas de Berroa kaleetara iritsi da

Aurrera doa 2025eko asfaltatze kanpaina. Orain, Zaisa II ingurua eta Lope de Irigoyen eta Lucas de Berroa kaleen txanda da, aurtengo kanpainaren barnean konpontzen azkenak izango baitira. Aurreko asteetan Hendaia, Astigarra, Arantzateko Jauna eta Miguel Ambulodi kaleetan jardun da.

Irungo kale batzuetako zolagaina birgaitzearren, egoera txarrean zeuden bideak aztertu dira, zolagainaren narriadura maila eta azpiegituren egoera ebaluatzeko, betiere kontuan hartuta ez dela aurreikusten azpiegitura horietan epe laburrean esku hartzea.

Kanpainako beste lanetan bezala, Zaisa III eta Lope de Irigoyen eta Lucas de Berroa kaleetan ere zolagaina konponduko da, errodadura geruza osorik birgaitu, berriro pintatu, eta bideko markak eta kaleko altzariak berriro jarri. Lan horiek gauez egingo dira (22:30etik 6:00etara) eta aste honetan zehar amaituko dira, betiere eguraldiak laguntzen badu.

Kanpainaren esleipena duen enpresa Excavaciones y Transportes ORSA SL da; lanak egiteko epea, hiru hilabete; eta aurrekontua, 288.765,03 euro, BEZa barne.

Trafikoan eragina

Lope de Irigoyen eta Lucas de Berroa kaleetan lanean ari diren bitartean, Irunbuseko 4. Lineako azkeneko autobusa pasako dela bermatuko da, San Juan plazatik 22:15ean irteten dena. Gainera, aurreikusten da trafikoan eragina izango dutela lanek eta zirkulazioa behin behinean desbideratu egingo da:

  • Zaisa III: Bi desbideraketa aurreikusten dira:
  • Valcarce gasolindegitik, Portabask enpresa ondotik, bide nagusian, igoerako norabideko erreian, lanak egiten diren bitartean.
  • Olano, Vinos Arzac, eta abar enpresen atzeko bidetik. Bide nagusian, jaitsierako erreian, lanak diten diren bitartean.
  • Lope de Irigoyen kalea: Colon ibilbidetik sartzen den tokitik kalea ixtea aurreikusten da. Antzaran ingurura erdigunetik sartu nahi duten ibilgailuek (Hendaia, Lope de Irigoyen, Lekaenea eta Lucas de Berroa kaleak) GI-636 errepidearen irteera-adarraren bidez egin beharko dute. 9 zenbakiaren ondoan dagoen ibiak sarrera eta irteera mugatuak izango ditu.
  • Lucas de Berroa kalea: Urruña plazatxotik kalea ixtea aurreikusten da.
  • Antzaran ingurutik irten nahi duten ibilgailuek GI-636 errepidetik egin beharko dute.
  • Lekaenea kaleko 10. zenbakiaren parean kokatutako pasabideek Biriatou kaletik kontrako noranzkoan sartzeko eta irteteko baimena izango dute, behin-behinean gaituta, eta, bi noranzkoak errespetatuz, pasabideetako ibilgailuak irten ahal izateko lehentasuna izango dute.
  • Lekaenea kaleko 2. zenbakiaren parean kokatutako pasabideek Pinudiko biribilgunetik kontrako noranzkoan sartzeko eta irteteko baimena izango dute, behin-behinean gaituta, eta, bi noranzkoak errespetatuz, pasabideetako ibilgailuak irten ahal izateko lehentasuna izango dute.

Era berean, bi kaleetako aparkalekuak aldi baterako erreserbatzea aurreikusten da, non linean aparkatzeko guneak birgaituko baitira. Irungo Udaleko Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako Arloak sentitzen du jarduera horiek sortuko dituzten eragozpenengatik, eta aldez aurretik eskertzen du erabiltzaileek ulertzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude