Bidasoaldeak ilusioz erantzun dio 24. Korrikari bere bigarren igaroaldian 

Gaur, martxoak 25, euskararen aldeko martxa handiak eskualdea zeharkatu du goizaldeko lehen orduetatik aurtengo edizioan bigarren aldiz, komunitatearen babes sendoa jasoz. Goizeko 05:00ak aldera ekin dio ibilbideari hirian, Santiago zubia zeharkatu ostean, Ficoban, Irungo Mendizaleen eskutik, eta handik hiriko erdialdera jo du Il Capo (05:09) , Irungo Udala (05:13) eta Legia kaleko tabernen (05:16) kilometroak igaroz, Bidasoko GKSk Topo geltokian lekukoa hartu duen arte.

Ondoren, Korrika Hondarribian murgildu da, herriko txoko guztietara euskahalduntzea eramanez. Goizeko 05:27an Mendelura iritsi da Hondarribia Futbol Elkartearekin , eta hortik aurrera elkarte eta eragile ugarik hartu dute lekukoa: Psilocybe Musika Elkarteak (05:29) , Baratzak Bizirik!! taldeak (05:32) , Zumardikoak Kultur Elkarteak (05:36) eta EAJ-PNVk (05:39). Udaletxean Hondarribiko Udalak hartu du lekukoa 05:41ean , eta jarraian Ama Guadalupekoa Ikastetxea (05:43) , Abotsanitz (05:45) , Olagarro K.E. eta Jaizkibel Konpainia (05:48) zein Blagan Euskara Taldea (05:50) aritu dira lasterketan.

Hondarribiko azken tartean, kirol eta itsas munduko eragileak izan dira protagonista: Harresi Boleibol Kluba (05:52) , Hondarribia Arraun Elkartea (05:54) eta Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia (05:56). Mugiri Kultur Elkarteak (05:58) , Talaia Eskolak (06:01) eta Emeki Emakume Elkarteak (06:03) bidea egin dute EH Bildu Hondarribiari (06:05) eta Amute Auzo Elkarteari (06:08) lekukoa emateko. Eskualdeko enpresek ere, Eguia Banaketak SL (06:10) adibidez , eta Betti Gotti elkarteak (06:14) babestu dute ekimena.

Irun agurtuz

Azkenik, Korrika Irunera itzuli da bere ibilbideari amaiera emateko gurean. Hirubidek (06:17) eta Bidasoako Osakidetzak (06:22) Puiana inguruan eraman dute lekukoa, ondoren Txingudi Ikastolak (06:27) eta Bidasoko Suhiltzaileek (06:32) jarraitzeko. Goizeko 06:40an, Pio Baroja BHI-ko kideek osatu dute azken kilometroa, euskararen martxa hurrengo herrietara agurtuz giro paregabean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude