Ekainaren 14an eta 15ean ez da Irun eta Lezo-Errenteria arteko aldiriko tren zerbitzurik izango. Adifek azpiegitura hobetzeko obra batzuk direla-eta trenbidea moztu behar da. Ondorioz, Renfek autobus-zerbitzu bat jarriko du martxan ibilbide hori egiteko.
Lehendik ere antzeko egoeretan egin den bezala, Irungo tren-geltokiaren inguruan izango dute geltokia autobusek: irteerak Txanaletatik egingo dituzte, eta iritsierak Anaka kalean, elizaren ondoan. Gainera, Txanaleta plazan karpa bat jarriko da, euria ari badu erabiltzaileek aterpea izan dezaten.



