Eraiki dantza taldeak emanaldia eskainiko du Amaia Kultur Zentroan larunbat arratsaldean

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazi duenez, hilaren 17an, larunbatean,  Amaia KZn, Eraiki Dantza Taldea osatzen duten hainbat taldeen dantza ikuskizuna eskainiko da. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Taldeak, 1978an sortua, Euskal Herriko lurralde ia guztietako dantzek osatutako ikuskizuna eskainiko du, 5 eta 30 urte arteko dantzariekin.

Sarreren salmenta

Sarrerak 5,5 euro euro balio du, eta Udalaren webgunean edo Luis Marianoren Turismo Bulegoan eros daitezke, edo Amaia KZko bertako leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude