Denboraldi hasieran planteatutako erronkei erantzuteko gai dela erakutsi du Bidasoak lehen hilabete hauetan zehar. Izan ere, azaroaren 17an Finlandiako Cocks taldearen aurka jokatutako partiduan VELUX EHF Champions Leagueko hurrengo faserako sailkatzea lortu zuen talde irundarrak. Era honetan, Europako txapelketan emaitza onak eskuratzeaz gainera, Asobal ligaren barnean bere lekua topatu du Bidasoak eta aukari indartsuen kontra emaitza bikainak lortu ditu orain arte.
Jacobo Cuetara entrenatzaileak jokalariak azken 11 hilabeteetan taleak lortutako emaitza bikainengatik zorion-tzeko tartea topatu zuen. Hain zuzen ere, 11 hilabete horietan zehar taldeak ez baitu partidurik galdu Logroñoren kontrako porrota iritsi arte, Asobal ligan Barçaren aurka jokatutakoak kenduta. Champions Leaguera ere indarrez beterik iritsi zen Bidasoa, 9 lehen partiduetan porrotik lortu ez baitzuen eta inoiz Europako txapelketan izandako emaitza onen errekor berria ezartzea lortu zuen orain arte errekor hori galdu gabeko 4 partiduetan zegoen eta. Modu honetan, Bidasoa denboraldi hasierako helburuei eusteko gai dela erkutsi du, aldi berean bi liga garrantzitsuetan jolasteak eragin dezakeen nekea ondo kudeatu eta txapelketetan aurrera egiteko gai dela erakutsiz.
Mazedonia iparraldean kokatutako Bitola hirian jokatu zuen Bidasoa Irun taldeak EHF kopako multzoen faseko azken partidua. HC Eurofarm Rabotnik taldea garaile izan zen bi taldeen lehia nahiko berdindua izan zuen partiduaren amaieran. Izan ere, Bidasoak partiduaren azken minutuetan garaipena eskuratzeko aukera izan zuen arren, Mazedoniako jokalariek azken 2 puntuak bere egin zituzten markagailua itxi aurretik. Bitolako partidua 25-23 punturekin amaitu zen. 1.950 ikuslek gozatu zuten Mazedonia iparraldekoek eta talde irundarrak eskainitako ikuskizunaz, horien artean, Bidasoaren 20 jarrai-tzaile inguru.
Egun batzuk lehenago, azaroaren 27an, Bidasoak lehen porrota lortu zuen Logroñoko taldearen kontra jokatutako partiduaren markagailua 30-24 punturekin amaitu ondoren. Jacobo Cuetararen mutilei Logroñoko jokalariak gailendu zitzaizkien ia partidu osoan zehar. Bidasoaren entrenatzailea partidua galtzeaz haratago, jokalari bidasotarrak markagailuan puntu gehiago eskuratu eta aldea murrizteko gai ez izanaz damutu da, gertakari horrek egutegiko hurrengo itzorduetara begira izan dezakeen garrantziaz kezkatuta.
Hurrengo data esanguratsuak
Beherakada garai horren ostean, emaitza onen bidera i-tzultzeko aukera izango du Bidasoa Irun taldeak bere hurrengo hitzorduetan. Bidasoak Asobal ligako 3 partiduetan dena eman beharko du datozen egunetan zehar. Lehen erronka abenduaren 4ean etxean jokatuko dute Jacobo Cuetararen mutilek Frigorificos del Morrazo Cangas taldearen aurka. Neguko geldialdiaren ostean, urtarrilaren 17an HBC Nantes izango da talde bidasotarraren lehen etsaia. VELUX EHF Champions Leagueko partiduei, berriz, otsailaren amaieran ekingo zaie berriro. Asobal ligari daokionez, Abanca Ademar León taldearen kontra indarrak neurtuko ditu Bidasoak Artalekun otsailaren 3an.
2020-2021 denboraldirako lehen aldaketak
Gertuko erronkei aurre egiteaz gainera, Bidasoa Kirol Klubeko zuzendaritza 2020-2021 denboraldirako lehen mugimenduak egiten hasi da. Horrela, Julen Aginagalde joakalari irundarraren itzulera izan da orain arte jarrai-tzaile horien artean poztasun handiena eragin duen albistea. Espainiako hainbat eskubaloi taldeetatik eta azken urteetan zehar Poloniako KS Kielce taldea atzean utzi eta etxera itzultzeko hasierako akordioa sinatu du klub irundarrak Aginagalderekin. Duela 3 urte Europako Txapeldun titulua lortu zuen KS Kielce taldearekin.
Berri onen artean, ordea, Bidasoa klubeko zuzendaritzak Esteban Salinasen kontratua berrituko ez duela jakitera eman du. Salinas 2018-2019 denboraldian iritsi zen Irunera. Asier Zubiria Bidasoa klubeko zuzendaritza batzordeko kideak azaldu zuenez, “ez da erraza horrelako erabakiak hartzea eta are gutxiago Esteban bezalako jokalari maitatu batekin”.