Eskualdeko alkateek bilera eskatu dute Osasun sailburuarekin pediatria zerbitzua dela eta

Cristina Laborda Irungo alkateak eta Igor Enparan Hondarribiko alkateek Alberto Martinez Osasun sailburuarekin bilera bat egitea eskatu dute, Bidasoko pediatria zerbitzuaren gaia lantzeko. Bilera eskatu dute herritarren benetako beharrak kontuan hartuko dituen adostasun zabal bat lortze aldera. Eskualdeko alkateek kontsentsuaren alde lan egiteko beharra dute, eskualdeko familien interesekin bat datorren konponbide bat emateko.

Bi alkateek adierazi dute seme-alabak dituzten familien artean sentsibilitate sozial handia pizten duela gaiak, eta, horregatik, prest agertu dira Eusko Jaurlaritzarekin batera lankidetzan aritzeko, pediatriako larrialdien arloko egungo eredua aldatuko ez duen akordio bat lortze aldera.

Pediatria zerbitzua arriskuan

Joan den ostegunean, Irungo alkateak informazioa eskatu zion Bidasoa ESIko zuzendariari, eta, horren ondoren, egun bat geroago, Osakidetzako zuzendari nagusiak informazio-bilera batera deitu zituen bi alkateak. Bilera horretan izan ziren, halaber, Bidasoa ESIko eta Bidasoko Eskualde Ospitaleko lehen mailako arretako Pediatria arloko arduradun nagusiak.

Laborda zein Enparan aurrez aurre jaso zuten egoera berriaren informazioa, eta eskatu zuten eskualdeko osasun-arretaren ereduan gertatzen den edozein neurri edo aldaketa Bidasoa ESIko Gizarte Kontseiluan adostuta egin dadila beti, organo horretan baitaude ordezkatuta eskualdeko eragile soziosanitario nagusiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude