Rosa Arburua Goienetxek apirilaren 4an, asteartean, hitzaldia emango du Palmera Montero Guneko 2. aretoan. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta izenburua “Contrabando: confesables e inconfesables” da. Irungo Hiritar Foroak antolatutako ekintza da.
Rosa Arburua Goienetxe, Irunen jaioa, Etxalarri, Berari, Iruni eta eskualdeari lotuta dago. Pedagogia, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea eta UPV/EHUko Historia irakaslea da, eta Berako Toki Ona Institutuan eskolak ematen ditu. Eta hori gutxi balitz, Historiako ikertzailea da, eta horri esker, 2010ean José Antonio Loidi Bizkarrondo beka eskuratu zuen. Ahalegin horrek guztiak hainbat liburu eta artikulu idazteko aukera eman dio.
Ikerketa-lan horren ondorioz, Beratik Bidasoarainoko mugak, oro har, izan duen eragina aztertu du: kontrabandoaren zirrikituak, era guztietakoak. Berak dioen bezala, bere lan-eremu geografikoa da.