Gabonetako Krosak trafiko mozketak eragingo ditu larunbatean

Larunbat honetan, hilak 14, X. Gabonetako Krosak eta probaren prestaketak hiriko kaleak hartuko dituzte 13:00etatik 17:30era bitartean gutxi gorabehera. Ondorioz, lasterketak hainbat aldaketa eragingo ditu hiriko zirkulazioan. 13:00etatik aurrera, ibilgailuak ezingo dira sartu Luis Mariano kalean, eta, horregatik, taxi geltokia itxita egongo da ekitaldia amaitu bitartean. Gainera, autobus zerbitzuan ere aldaketak eragingo ditu.

15:00etatik aurrera

  • Colón ibilbidea itxita egongo da Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren artean, bi noranzkoetan.
  • Gipuzkoa hiribideko errei bat itxita egongo da: Colón ibilbidera daramana. Elizatxo hiribidera daramana, berriz, zabalik utziko da.

Elizatxo hiribideko autobus geralekuak itxita egongo dira.

16:30etik aurrera

  • Colón ibilbidea eta Gipuzkoa hiribidea osorik itxita egongo dira, bi noranzkoetan.
  • Hondarribia kalea osorik itxita egongo da, bi noranzkoetan, 17:00etara bitartean hasiera batean.
  • San Miguelen, Anaka kalean, ibilgailuek hiritik irteteko noranzkoan bakarrik zirkulatu ahalko dute, 17:00etara bitartean hasiera batean.

16:40etik aurrera

  • Anaka, Donostia eta Hondarribia kaleetako, Zubimusu biribilguneko, Colón ibilbideko eta Gipuzkoa eta Nafarroa hiribideetako sarrerak itxita egongo dira:
  • Auzotarrak ezingo dira sartu San Migelera eta Dunboara, ezta Argentinar Errepublika, Arizmendi Almirantea, Artaleku, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga kaleetara, Legia, Pikoketa eta Aldapeta karriketara eta Zabaltza plazara.

16:30etik 17:00etara bitartean, ez da egongo ibilbide luzeko autobusen geltokira sartzerik.

Azken korrikalariak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak, behin oinezkoen segurtasuna berma daitekeela; gutxi gorabehera, 17:30ean –San Migelen, 17:00etan–. Ordura arte saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

15:00etatik 17:30era bitartean gutxi gorabehera, Erdialdeko aparkalekuetara joateko kaleak itxita egongo dira:

  • Colón ibilbideko aparkalekua
    • Sartu, 16:30era bitartean, ibilgailuek José Ramón Agirretxe plazatik eta Luis Mariano kaletik sartu beharko dute, Gipuzkoa hiribideko sarrera itxita egongo baita, eta, 16:30etik 17:30era, ezingo dira sartu inondik.
    • Irten José Ramón Agirretxe plazatik irten beharko dute.
  • San Juan plazako aparkalekua
    • San Juan plazako sarrera eta irteerak itxita egongo dira.
    • Prudencia Arbide karrikako sarrera eta irteerak zabalik egongo dira.
  • Mendibil merkataritza guneko aparkalekua
    • Ibilgailuak Iparralde hiribidetik sartu eta irten ahalko dira.

Azken korrikalariak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak, behin oinezkoen segurtasuna berma daitekeela; gutxi gorabehera, 17:30ean. Ordura arte saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

IRUNBUS

L1. ZAISA-OSPITALEA

Zaisa-Ospitalea

  • 14:45etik 16:00etara bitartean, autobusek betiko bidea egingo dute Fermín Calbetón kaleraino. Itzulbidean bira eman, eta, Nafarroa hiribidean behera, saihesbidetik, Mendeluko biribilguneraino joango dira. Handik, Hondarribia kaleko geralekurantz gora, Letxunborro hiribidean sartuko dira, ospitaleraino.
  • 16:15etik 17:30era bitartean, autobusak Dunboako anbulatorioko biribilguneraino iritsiko dira –ez dira sartuko geralekuan, baina bidaiariak jasoko dituzte–. GI-636 errepidetik, Mendeluko biribilgunetik Letxunborro hiribidera sartu, eta ospitalerantz egingo dute, betiko bidetik

Ospitalea-Zaisa

  • 14:45etik 16:00etara bitartean, autobusek betiko bidea egingo dute Geltoki kaleraino, eta, handik, Hondarribia kalean behera, GI-636 errepidetik, Osinbiribileraino joango dira. Itzulbidera igo, eta, geralekutik aurrera, betiko bidea egingo dute Behobiarantz.
  • 16:15etik 17:30era bitartean, autobusak Letxunborro hiribidetik jaitsiko dira, eta, saihesbidetik, Osinbiribileraino joango dira. Dunboako anbulatorioaren biribilgunean bidaiariak jaso, eta, geraleku horretatik aurrera, betiko bidea egingo dute Behobiarantz.

L2. SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI: 15:00etatik 17:30era bitartean gutxi gorabehera, lineaburua ikastetxeetako autobusen Sindikaleko geralekua izango da (Bidasoa LHII).

L3. SAN JUAN – ARTIA: 16:30etik 17:30era bitartean gutxi gorabehera, lineaburua Arbesko biribilgunean egongo da.

L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA: 15:15etik 17:15era bitartean gutxi gorabehera, Fermín Calbetón kaleko lineaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean, eta autobusak ez dira joango Antzaranera.

Lasterketa amaitutakoan eta segurtasuna berma daitekeenean kenduko dira murrizketak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude