Luze iragarri ostean, iritsi da eguna: gaur hasiko da Euskaraldiaren 4. edizioa. Aurten, maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskal Herri osoan. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan parte hartzeko txapa jartzeko unea iritsi da. Horretarako, txapak jaso beharko dira aurretik eta Irunen horretarako aukera egongo da gaur Udal Euskaltegian eta Luis Marianoko Turismo bulegoan. Arratsaldeko 19:00etan berriz, Euskaraldiaren irekiera ekitaldia egingo da Zabaltza plazan.
Txapak jasotzeko
Euskaradiaren hasierarekin batera, Irunen txapak jasotzeko aukera dago oraindik. Gaur arte, Irungo Udal Euskaltegian, Urdanibia plaza, 6, jaso ahalko dira, goizeko 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Gainera, gaurtik aurrera ere, Luis Marianoko Turismo Bulegoan txapak eskuratzeko aukera egongo da ere asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara eta astelehenetan, 15:30etik 19:00etara.
Euskaraldiaren irekiera ekitaldia
Gaur arratsaldean, maiatzaren 15ean, Euskaraldiaren irekiera ekitaldia egingo da. Hitzordua Zabaltza plazan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan parte hartuko dute besteak beste Peñagarikano,Telleria eta Agirre bertsolariek, Auntxa Trikitixa Eskolak erromeriarekin eta Pauso-K dantzan.
Aurretik, 18:00etan “Euskaraldia auzoetan” ekimenaren barnean, Oinkada Muxiko-Taldeak dantzarako aukera emango du Zentroko Auzo Elkarteak antolaturik Aldapeta kalea 7 plazatxoan.
Gainera, gogoratu hilabete osoan zehar Irunen Euskaraldiarekin loturik antolatutako ekitadiez gain, datozen 11 egunetan ere ekintza gehiago egingo direla.



