Inauteriak ospatzeko aitzakiak ez dira faltako adinekoen zentroetan otsailean zehar

Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak, Adinekoentzako Espazioak Dinamizatzeko Zerbitzuaren esparruan, hainbat jarduera antolatu ditu otsailerako, adinekoek jarduerak egitea eta jendartean egotea bultzatzeko. Guztira, 20 bat ekitaldik osatzen dute otsaileko programa eta jarduera askok hilabetean zehar ospatuko diren Inauteriekin dute lotura. Gainera, otsailaren 13an, 17:30ean, zentro guztietako erabiltzaileentzako inauteri jaia izango da Palmera-Montero Gunean.

Hona hemen adinekoentzako espazio bakoitzeko otsaileko egitaraua, 20 bat ekitaldiz osaturikoa:

Anaka-Puiana

  • Otsailaren 7an, ‘Todos lo hacen’ filmaren proiekzioa, 17:30ean.
  • Otsailaren 19an, Txemi Checaren kontzertua, 17:30ean: ‘Canciones de nuestras vidas’.
  • Otsailaren 28an, irteera Errenteriara, Jantziaren Zentrora, 17:00etan.

Behobia

  • Otsailaren 14an, ‘Hombre bala’ dokumentalaren proiekzioa, 17:00etan.

Belaskoenea

  • Otsailaren 4an, irteera OCine Mendibil aretoetara, ‘Aída y vuelta’ ikustera, 16:00etan.
  • Otsailaren 23an, dantza tailerra, 18:00etan –izena eman beharra dago–.

Iraso

Lekaenea

  • Otsailaren 17an, inauteri jaia, 17:30ean.

Luis Mariano

  • Otsailaren 12an, irakurraldi berezia, 17:00etan: ‘Los carnavales vascos y su origen’.
  • Otsailaren 14an, desfilea ikustera joateko irteera, 17:00etan.

Palmera-Montero

  • Otsailaren 6an, errondaila kontzertua, 17:30ean.
  • Otsailaren 13an, adinekoentzako espazio guztietako erabiltzaileentzako inauteri jaia, 17:30ean.
  • Otsailaren 23an, Udaltzaingoaren hitzaldia, 17:00etan: ‘Lapurreten prebentzioa’.
  • Otsailaren 27an, ‘Con los brazos abiertos’ filmaren proiekzioa, 17:30ean.

San Migel

  • Otsailaren 7an, ‘Dumplin’ filmaren proiekzioa, 17:00etan.
  • Otsailaren 20an, Argoiak elkarteko ukelele taldearen emanaldia, 17:30ean.
  • Otsailaren 27an, Historias de Irun antzerki taldearen emanaldia, 17:30ean, senide eta adiskideentzat.

Katea

  • Otsailaren 3an, belaunaldi arteko inauteri jaia, 16:30ean, haurtxokoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude