Eurialdi eta haizealdi gogorrek kalteak eragin dituzte Irunen

Eurialdi eta haizealdi gogorrek hainbat kalte eragin dituzte Irunen atzo eta gaur artean. Une honetan, zerbitzu publikoak ekaitzak eragindako kalteak konpontzeko eta abisuei erantzuteko lanean ari dira. Babes Zibilak martxan du lantalde bat, eta joan-etorrian kontuz ibiltzeko eskatu dute.

Semaforo eroriak

Colón ibilbidean Zabaltza plazaren parean dagoen zebra bidean eta Gipuzkoa hiribidearen eta Colón ibilbidearen arteko bidegurutzean, semaforoak erori dira, eta kableak agerian geratu dira.

Edukiontziak galtzadan

Haizeak edukiontziak mugiarazi ditu Juan Luis Seisdedos kalean, Juan Vollmer plazako biribilgunean eta Oñaurren.

Zuhaitz eta moto eroriak

Sorozarreta parkearen pareko zirkulazio erreian, zuhaitz bat erori da, baita GI-636 errepidean golf zelaira bidean Txingudi ikastolaren parean eta ONCEren Hondarribia kaleko postuaren ondoan ere. Gainera, denboralea dela-eta, Argentinar Errepublika kalean hiru moto erori dira.

Bestalde, Udaltzaingoak Luis Marianoko ostalaritza establezimendu bateko toldoarekin eta etxebizitzetako pertsiana eta esekitokiekin lotutako zenbait abisuri erantzun die.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude