Telmo Sanz Alchu irundarraren Kilonbo kartelak iragarriko ditu 2026ko Inauteriak

Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi duenez, 2026eko Inauteriak Telmo Sanz Alchuren Kilonbo kartelak iragarriko ditu. Irabazle irundarrak 600 euroko saria eskuratu du. Gainera, José Ángel Ligero Martínez egilearen Sardinita de Carnaval lanak 200 euroko accesita jaso du.

Epaimahaiak atzo bertan aukeratu ditu sari nagusiaren eta accesitaren irabazleak, 19:00etan. Irungo inauterietan parte hartuko duten konpartsetako ordezkari banak osatu dute epaimahaia, eta, aurten, honako hauek dira parte hartzaileak; : Pauso-k, Aurreratu Elkartea, Carlos Zapirain, AMPA de El Pilar, Gazte Landetxa, Trikuharri, Jazzarte, AMPA de La Salle, Mydance, Santiagoko Deabruak, AMPA de San Vicente de Paúl y 22 Academy.

Aurtengo Inauterietako kartelaren egileak Inauteriak bere osotasunean irudikatu nahi izan ditu haurren begiradatik, erraldoiak, buruhandiak eta jai giroko jendetza, kolorez betetako kartel baten bidez, alaitasuna eta parte-hartzea transmititzen dituena.

Lanen erakusketa

Urtarrilaren 29tik otsailaren 17ra, aurkeztutako lanak AMAIA KZn ikusgai egongo dira, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude