GazteARTEan Irungo Udalaren Gazteria Zerbitzuak GazteARTEan bekaren zazpigarren edizioa aurkeztu du. Haurtzaro, nerabezaro eta/edo gaztaroari buruzko ikerketa eta ekintza proiektu baten garapena sustatzea da helburua, baita 35 urtetik beherako gazteen ikerlana sustatzea ere. Proiektuak aurkezteko epemuga 2025eko urriaren 6a izango da. Diru-laguntzak 8.000 euroko aurrekontua du.
Bekaren xedeak, besteak beste, ekimen sortu berrien garapen autonomoa babestea, gazteen artean ikerlana sustatzea eta Udalaren eta gazteen artean lan egiteko ildo berri bat urratzea dira.
Bekak 8.000 euroko aurrekontua du, eta ikerlana beka esleitu eta zortzi hilabetean egin behar da gehienez ere. Azken emaitza edo entregatu beharrekoa hainbat formatutakoa izan daiteke: proiektua, prozesua zein ekintza (dibulgaziozko materiala, lankidetza proiektu bat, parte hartzeko proiektu bat, etab.). Bereziki interesgarritzat hartzen dira ikerketa eta ekintzaren garapenean Irungo gazteen parte hartze zuzen eta aktiboa sustatzen duten proposamenak.
Erabilitako metodologiaren originaltasun eta berritasuna baloratzen dira, baita gazteek esperimentatuz eta partekatuz ikasteko hausnarketa prozesuen integrazioa ere.
Eskakizunak
Beka eskatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira: Unibertsitateko gradua edo lizentzia izatea edo Goi Mailako heziketa ziklo bat egin izatea eta beka eskatzen den urteko abenduaren 31n 35 urte bete ez izana.
Proiektuak aurkezteko epemuga 2025eko urriaren 6a izango da. Proiektuak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren egoitza elektronikoan (www.irun.org/sede) eta Zerbitzuaren bulegoan (San Martzial karrika 2) aurkeztu beharko dira.
Edizio honi zein aurrekoen esparruan lagundutako ikerketa proiektuei buruzko informazio guztia Gazteartean webgunean dago.
Aurreko irabazleak
Hauek dira GazteARTEan bekak aurreko edizioetan saritutako proiektuak:
- GazteARTEan 2024: Kontsulta prozesu baten bidez jakitea Irungo gazteek zer iritzi, behar eta eskari dituzten jasangarritasunari dagokionez eta eraldaketa ekosozialerako ezaupide eta ideiak sustatu eta zabaltzea
- GazteARTEan 2023: Nerabeen autoirudiaren sorrera sare sozialetan eta nola heldu gaiari ikuspegi kritiko batetik heziketa artistikoaren bidez
- GazteARTEan 2022: Osasun mentalaren sustapena Irungo gazteen artean: osasun mentalaren pertzepzioari buruzko azterlan bat, Irunen esku hartzeko dinamikak sortzeko
- GazteARTEan 2021: LGTBIQ+ gazteria Irunen: ba al dakigu zer dagoen? Irungo LGTBIQ+ gazteen, berauen pertzepzio sozialaren eta baliabideak erabiltzeko dituzten aukera eta moduen inguruko ikerlana
- GazteARTEan 2019: Maitasun harremanak eta portaera sexualak. Nerabezaroa
- GazteARTEan 2018: Eta orain zer? Gazteek sentitu ohi duten hutsunea beren etorkizuna aukeratzeko, lan merkatuan sartzeko, helduaroko erantzukizunak beren gain hartzeko eta gurasoen etxetik joateko, beren bizitza bizitzeko



