Iñigo Segurola paisajista ezagunak hirietako kudeaketa berdean dauden eredu berriei buruzko hitzaldia emango du Irunen. Hitzordua datorren ostegunean, urriak 23, arratsaldeko 18:00etan izango da Palmera Montero gunean. Obra, Mantenimendu eta Azpiegitura arloak antolatu du hitzaldia eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Iñigo Segurolak zuhaitzekin eta berdeguneekin zerikusia duten hainbat gai jorratuko ditu, esaterako, haien mantentzea, fauna auxiliarra babesteko eta basa-flora hazteko moztu gabeko eremuen sustapena eta izurriteei aurre egiteko borroka integratua. Hitzaldi honen helburua hirietako berdeguneen naturalizazioari buruz kontzientziatzea da, eta Irunen egin izan diren jarduerak erakutsiko dira.
Hiriak 162.124,57 metro koadroko azalera berdea du. Gureak elkarteak egiten ditu mantentze-lanak; enplegu-zentro berezia da, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei lan egiteko aukera ematen diena. Irunek 15.000 zuhaitz inguru ditu hiriko kaleetan, parkeetan eta plazetan banatuta. Horietatik 1.500 bat urtero inausi ohi dira arrazoi desberdinengatik: fatxadetan interferentziak eragiten dituztelako, segurtasunagatik edo hazkuntza-beharrengatik.
Iñigo Segurola
Iñigo Segurola donostiarra ‘Bricomanía’ programan lorezain gisa ezagutzera eman zen paisajista da. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Nekazaritza-ingeniaritzan trebatua, Paisaiaren Arkitekturan espezializatu zen Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitatean eta Wageningeneko Unibertsitatean, Herbehereetan.
Bere proiektuetako bat Lur Garden da, Oiartzunen dagoen 20.000 metro karratu baino gehiagoko lorategia. YouTubeko ‘Jardinatis’ bere kanalaren bidez (90. 000 harpidedun baino gehiago ditu), lurraren eta bizitzaren gizarte-sareetan dibulgaziora dedikatzen da.