Igande goizean pista estaliko kluben Euskadiko kopa jokatuko da Anoetako belodromoan. Iaz klubak emaitza onak lortu zituen taldeen arteko lehiaketan. Neskak lehen postu historikoa errepikatzen saiatuko dira. Mutilak aldiz, iaz hirugarren izan ziren eta aurten beren burua gainditu nahi dute.
Nesken taldea
Iaz Batgirls-ek mugarri historikoa lortu zuten, bere historian lehen aldiz pista estaliko kluben Euskadiko kopa irabaztea lortu baitzuen. Aurten, lehenengo dortsala eramango dute neskek, eta dena emateko prest aterako dira iazko lorpena errepikatzeko.
Nesken taldea honako hau da:
60m: Laia Olaskoaga
200m: Irune Muguruza
400 m: Alazne Garrido
800m: Izaskun Sanz
1500m: Irati Erro
3000m: Sara Mancisidor
60m hesiak: Malen Martínez
Pisua: Marta Blanco
Altuera: Naia Llorente
Luzera: Victoria Briso
Hirukoitza: Eider Zumeaga
Pertika: Malen Urduña
4x200m erreleboa: Laia Olaskoaga, Alaine Aguerralde, Leire Martiarena eta Ana Gómez.
Mutilen taldea
Mutilen taldeak hirugarren zenbakia izango du iazko hirugarren postuagatik. Hala ere, talde sendoa eta orekatua eramango du klubak eta mutilak zerbait gehiagoren bila aterako dira. Aurrean aurkari gogorrak izango dituzte, baina iraganean gerra egin zuten titulutik puntu erdira geratu arte.
Mutilen taldea honako hau da:
60m: Mikel Agirre
200m: Beñat Miquelarena
400 m: Ioritz Labandibar
800m: Hugo Vazquez
1500m: Ander Aramendi
3000m: Aritz Leonet
60m hesiak: Adrian Mazo
Pisua: Gonzalo Tamayo
Altuera: Aritz Zuazo
Luzera: Iker Arozena
Hirukoitza: Juan Errandonea
Pertika: Mario Estanga
4x200m erreleboa: Egoitz Miquelarena, Beñat Miquelarena, Liher Ugartemendia eta Imanol Gil.