Hiriko merkatarientzako Irun commerce LAB eraikitzeko lanak hasi dira

Datozen hilabeteetan zehar, Serapio Mújica kaleko 8.ak, Udalaren jabetza izanda, Irun commerce LAB espazio balioaniztunean bihurtuko da, laguntza- eta esperimentazio-puntu gisa erabiltzeko eta ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko. Horrela, askotariko jarduerak egin ahalko dira. Guztira, 206,69 m2 izango ditu espazioak, eta lehen mailako kalitateko materialekin eraikiko da, lan-eremu txukun bat osatzeko gertutasuneko merkataritzarentzat beste formatu ezberdinekin lehiatu ahal izateko.

Espazio honetan, establezimenduak beren negozioak eguneratzea lortu nahi da bai fisikoki bai digitalki, multimedia eduki berrien gehikuntzak dituen abantailak ikusiaraziz, gaur egungo salmenta metodologiari egokituz eta beren lehiakortasun abantaila handiagotuz. Merkataritza laborategi honek Irun.market proiektuari ikusgarritasuna eman nahi dioen espazio bat izan nahi du, analisi, demostrazio eta ekimen berritzaileen eta proiektu kolaboratiboen sorpena baimenduz ere gertutasuneko merkataritzarentzat, beste merkataritza formatuekin lehiatu ahal dezan.

Gipuzkoan aitzindaria den ekimena da, Irun Ekintzaneko ekintzailetza mahaian sortua zena, agente ekonomikoen eta sozialen parte hartzea duen udal izaeradun organoa hiriaren dinamismoa bultzatzeko, hain zuzen. Proiektua merkatal ordezkariei ezagutzera eman zien Udalak, Hiri Sustapeneko ordezkaritzaren bitartez, duen merkataritza-mahaiaren bidez.

Lokalak hurrengo konponbide teknologikoen arabera lan egin ahal izateko hornituko da:

  • Erakuslehio birtualak.
  • Errealitate gehitua.
  • Errealitate birtuala.
  • Off/on line erakuslehioetan bezero arretaren jarraipena.
  • Eduki digitalen produkzio sorta.

Campezo Obras y Servicios SA enpresak egingo ditu lanak, 5 hilabeteko epean eta 433.066,90 euroko aurrekontuarekin (BEZik gabe).

Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Plangintza eta Agenda Urbanoaren kontseilariordetza sailaren bidez, 500.000 eurorekin babesten du jarduketa hau, Via Irun errehabilitazio urbanoaren proiektuaren baitan.

Beste aldetik, Next Generation EUko diru laguntzen bidez, 145.000 euro (BEZa gabe) zuzenduko dira, Irun.market proiektuaren baitan, merkataritza laborategiaren etorkizuneko hornikuntzara bideratuta.

Kontratu honetan planteatzen diren jarduketetan gertutasuneko bulego bat eraikiko da enplegu-proiektuaren egoitza gisa, I+G+B espazio bat sortuko da (merkataritzako berrikuntza-poloa), hiriko merkataritzarako berrikuntza, ekintzailetza eta prestakuntzarako espazio bat, Udalak planteatutako helburuekin bat egiten duena, hau dira, berrikuntza elementuen sorkuntza Irungo merkataritzaren kalitatea eta eskaintza sendotzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude