Irungo AEK hika ikastaroa osatzeko ikasleen bila dabil

Irungo AEKa Hika taldea osatzeko ikasleen bila dabil. Lau ikaslegaik izena eman dute dagoeneko Irungo AEKn Hika ikastaroan, baina beste hainbeste behar dituzte taldea aurrera atera ahal izateko.

AEKtik adierazi dutenez, aukera polita da aurtengoa, izan ere, joan den ikasturtean ikastaroa egin zuten ikasle batzuk prest daude ikasturte honen amaiera aldera aurten bertan ariko direnekin mintzapraktika egiteko. Horregatik, prestasun bera adierazi nahi zaie datozen urteetan izena emango dutenei, eta hartara, eskualdeko euskal komunitatea indartzen eta aberasten jarraitzeko aukera ederra da.

Horretarako, ordea, eta aurrez adierazi bezala, beste 4 lagunek izena ematea behar dute, azaroa baino lehen, taldea osatzeko: “heu izango haiz, akaso, lau horietako bat? Anima hadi!, edo mezua zabaltzen lagundu, bestela. Eman diezaiegun gure eskualdean ere hika ikastaroei segida eta hizkuntzari hauspoa!”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude