Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroaren webgune berria jarri du martxan gaur. Atari digital honek iazko irailean inauguratutako guneak eskaintzen duen guztia biltzen du, herritarrei informazioa modu argi, erraz eta intuitiboan helarazteko asmoz.
Webguneak zentroaren helburuak eta lan-ildoak azaltzeaz gain, programazioaren ardatz nagusiei atal espezifikoak eskaintzen dizkie. Batetik, Irun Zuzenean Aretoa, zuzeneko musikara bideratua dagoena. Bigarrenik, IrekiART; Kultura garaikidea eta sorkuntza proposamen berriak. Hirugarrenik, KEOA; Sortzen ari den talentua eta “Km 0” ekimenentzako. Azkenik, GazteARTEan; Gazteriari bideratutako ekintzak.
Erabiltzaileek CBAren agenda osoa kontsultatu ahal izango dute bertan, dataren edo diziplinaren arabera iragazteko aukerarekin. Gainera, webguneak zentroaren identitate bisual berria erakusten du, Teresa Iñigo diseinatzaileak landutakoa. Logotipoak zentroko sarrera nagusiko obalo-irudiarekin jolasten du, kultura eta sormenerako “ate ireki” bat sinbolizatuz.
Sarrera-salmenta ere berrituta
Webgunearekin batera, Udalak sarrerak saltzeko plataforma ere eguneratu du. Hemendik aurrera, erosketa prozesua errazagoa izango da ikuspegi konfiguragarriei eta kolore bidezko iragazkiei esker (data, prezioa edo kategoriaren arabera), plataforma irisgarriagoa eta modernoagoa bihurtuz.



