Kera elkarteak topaketa pedagogiko eta feministen 5. edizioa izango dena antolatu du

Kera elkarteak topaketa pedagogiko eta feministen 5. edizioa antolatu du. Aurtengoa edizio berezia da, izan ere 600 urte betetzen baitira Ijito Herria Iberiar Penintsulara iritsi zenetik. Hori dela eta, aurten urriaren 7tik 10era egingo diren topaketek hainbat jarduera eta ekimen osagarri izango dituzte.

Urriaren 7an,asteartean, abiatuko da programa. Oiasso museoak 18:00etatik 20:00era “Golpe a Golpe” Sara Montoya filmaren emanaldia eta protagonistaren hitzaldia hartuko ditu. Jarduera irekia da parte hartu nahi duen edonorentzat.

Urriaren 8an, asteazkenean, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan Topaketa pedagogiko eta feministak egingo dira emakume ijitoekin, “Historia, partaidetza eta aktibismoa” lelopean antolaturik. Edukiera mugatua izan arren, jardunaldi irekia izango da eta 10:00etan hasi 14:00etan bukatuko da.

Urriaren 9an, ostegunean, 10:00etatik 14:00etara Emakume Ijitoen Topaketa egingo da orain arte egindako bidea aztertzeko. “Emakume Ijitoen Erronkak eta Lorpenak” lelopean ekintzak egingo dira. 17:00etatik 18:30era Stadium Galek Tramontana Emakume Ijitoen futbol taldearen hitzaldia hartuko du, emakume ijitoen lehen klub federatua dena. 19:00etatik 20:30era Partidu antiarrazista jokatuko dute bisitariek Mariño Real Unión taldeko nesken aurka.

Urriaren 10ean, ostiralean, Parean Elkarteak eta Kera elkarteak elkarlanean antolaturik, “Emakumeok Zast! Proiektuaren barnean ekintza bat antolatu da “Tramontana” ekipoaren eskutik. Goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude