Kirolari irundarrak sanmartzialetan

Iñaki Berruet, Real Unioneko idazkari teknikoa

Lehen mailako jokalari ohiarentzat, “sanmartzialak musika eta zorion egunak dira, familiarekin eta Iñaki Berruetkuadrillarekin kalera ateratzeko aproposak, baita kanpoan dauden lagunekin elkartzeko ere”. Iñaki Bidasoa konpainian eskopeta hartuta ateratzen da, “argi eta garbi Alundatik (Bidasoa auzoa) konpainia irteten denean gehien espero dudan momentua da. Lehenengo doinuak entzunez ibaiaren ondotik desfilatzea eta egunsentia ikustea, guztiz atsegina da. Irungo bandera hartzen dugunean ere oso une berezia da”. Ekainaren 30ean goizeko lau eta erdietan jaikitzen da, aitarekin eta lagunekin Alundara joateko, eta diana irratiaren bidez entzuten du. San Martzial mendira igotzen da hamaiketakoa egitera, eta gero familiarekin bazkaltzen du. “Duela urte gutxira arte lagunekin afal-tzen nuen, baina orain bi alaba izanda, Alardea bukatu ostean etxeratu egiten naiz”. Real Unioneko idazkari teknikoaren oroitzapen politenak dira aita konpainiako kapitain izandako urtekoak, “en-tseguen prestaketak, arma-ikuskatzeak… San Martzial egunean balkoitik suziriak botatzen genituen auzo osoa esnatzeko. Halaber, nire arrebak eta lehengusinak kantinera atera ziren urteak hunkigarriak izan ziren”.

Ane Saseta, hainbatetan Espainiako txapelduna izandako igerilaria

Ane SasetaAnerentzako oso garrantzitsuak dira sanmartzialak, “nire herriko jaiak dira, gehien hunkitzen nauten festak eta gehien disfrutatzen ditudanak. Nire urte zahar gaua partikularra da, atzerako kontaketa uztailaren 1ean hasten da”, azpimarratu du. Konpainien entseguak ilusio handiarekin itxoiten ditu, “kantinera agurtzeko eroen pare korrika egiten duten horietako bat naiz ni”, onartu du.

Familiarekin eta lagunekin bizitzen ditu jaiak, “batez ere nire lehengusin Maiterekin, txikitatik bera izan delako sanmartzialekiko ilusioa kutsatu didana”, eta oroitzen da etxetik kanpo bizi izandako lehenengo Irungo jaiez ere: “Selekzioarekin txapelketa batean nengoen eta irratitik deitu zidaten, San Martzial martxa jarri zidatenean negar zotinka hasi nintzen. Nire logelako kidea andaluziarra zen eta ez zuen ezer ulertzen. Orduan konturatu nintzen zein garrantzitsuak ziren niretzat sanmartzialak”, azaldu du. Ane 2009an Buenos Amigos konpainian kantinera joan zen, eta aurtengo kantinerei mezu bat bidali nahi die: “Izugarri gozatu eta jar iezazkiguzue ileak tente”.

Teresa Errandonea, 100 m hesietan Espainiako txapelduna

Teresaren esanetan, “sanmartzialak nire herriko jaiak dira. Horrekin dena esaten dizut. Nire ustez Teresa Errandoneafamiliarekin eta lagunekin egoteko egunak dira, San Martzial eguna bereziki, nik behintzat horrela bizitzen dut. Ekainaren 30a sentipen askoko egun luzea eta alaia da, eta ni gehien hunkitzen nauen unea alardea Kale Nagusitik pasatzen denean da”, onartzen du gure txapeldunak. Hala ere, bandaren eta danborradaren entsegua eta alarde txikia asko gustatzen zaizkiola ere argitzen du. “Oroitzen dut nire izeba zalditerian kantinera atera zenean; oso egun berezia eta polita izan zen familia guztiarentzako. Nik sei edo zazpi urte nituen soilik, baina izeba zaldiaren gainean oso alaitsu gogoratzen dut”.

Asier Aramburu, Bidasoa eskubaloi taldeko kapitaina

Asier Aranburu“Urte osoa sanmartzialen zain egoten naiz. Berez, egiten diren ekintza guztiak ditut gustuko: kontzertuak, Alardea, uztailaren 1eko Santiagoko frontoiko bakarrizketak… baina egia esan, San Martzial eguneko abiada da niretzako jaietako momenturik zirraragarriena”, adierazi du. Asier, eskopeta hartuta, Buenos Amigos konpainian ateratzen da, eta beretzat oso berezia da denbora luzez ikusten ez dituen kuadrillakoekin desfilatzea. Urtero familiarekin bazkaria egiten du eta Alardeko geldialdietan beti taberna berberetara joaten dira. Era berean, “grazia asko egiten dit Bidasoan taldekideak izandako kanpotarrak desfilatzera etortzen direnean, konpainiako kideei espartinak oinetatik ateratzen dizkietelako”, azpimarratzen du.

Juanjo Aramburu, plater tiroan munduko txapelduna

“Sanmartzialak urduritasuna, alaitasuna, loezina, musika, eromena eta bolbora usaina nahasten Juanjo Aramburudituen jaiak dira”. Halaxe definitzen ditu Juanjo Aramburuk gehien maite dituen bestak. Aitortzen du ohetik alborada entzutea, bandaren eta danborradaren entsegua, San Pedro eguneko arma-ikuskatzea, eta elizarainoko jaitsiera direla gustukoen dituen momentuak. Erredoblea joaz Uranzu konpainian desfilatzen du, eta lagunekin eta familiarekin urtero Goiburu Erretegian hamaiketakoa eta bazkaria egiten du ekainaren 30ean. “Urte batean nazioarteko txapelketa batetik San Martzial egunean arratsaldean iritsi nin-tzen. Ez nuen ezer bazkaldu urduritasunagatik. Jada Alardea hasita zegoen, espartinak eskuetan hartu nituen eta korrika Junkalera joan nintzen Alardea han zegoelako. Nire konpainiakoek galdetu zidaten espartinak gabe nola desfilatu izan nuen ordura arte”, umorez kontatzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude