Lapurriturriko informazio-puntua datorren ostegunean, apirilaren 17an, hasiko da zerbitzua ematen. Horrela, Aste Santuan zehar Aiako Harriko Parke Naturala bisitatzen dutenek haren inguruari buruzko arreta- eta informazio-zerbitzua jaso ahalko dute. Informazio-puntua zabalik egongo da apirilaren 21era (astelehena) arte, 09:30etik 13:30era.
Informazio-puntua
Informazio-puntua 2007an inauguratu zen, eta Irungo Udalak kudeatzen du. Aste Santuko jaiegunetan ez ezik, ekainetik urrira ere zabaltzen dute asteburuetan, jaiegunetan eta zubietan. Udan, Irungo bizilagunek nahiz bisitariek inguruko balio historiko, kultural eta naturalak ezagutu ahal izango dituzte, gaika antolatzen diren jardueren bidez. Aurrerago emango da horiei buruzko informazioa.



