Maiatzaren 13ra arte aurkez daitezke Irungo jaietan txosnak jartzeko eskaerak

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du gaur ireki dela 2024ko San Pedro eta San Martzial jaietan txosna jartzeko eskaera aurkezteko epea. Maiatzaren 13ra, astelehenera, arte aurkez daitezke eskaerak. Kultura, kirol edo aisialdiko erakundeek Irungo Udaleko egotza elektronikoaren bitartez aurkez ditzakete eskaerak.

Eskaera aurkez dezakete Eusko Jaurlaritzaren elkarte eta erakundeen erregistroan izena emanda dauden eta egoitza Irunen duten kultura, kirol, edo aisialdiko erakunde eta elkarte guztiek, bai eta Irungo institutuetako eta helduen eskolako ikasleek ere. Aurten, berritasun gisa, eskaera bakarra aurkez dezakete bi erakundek edo gehiagok, guztiek goian aurreikusitako baldintza guztiak bete behar dituztelarik.  Kasu horretan, eskaera aurkeztu duen erakundeari dagokion lotean sartuko da eskaera.

Postuetan edariak eta ogitartekoak bakarrik sal daitezke, ekainaren 14tik uztailaren 1era, biak barne, eta gehienez ere sei baimen emango dira, zozketaz esleituak.

Eskaeren zerrenda maiatzaren 14an jarriko da jendaurrean, asteartearekin, eta zozketa ostiral horretan egingo da, maiatzak 17, 19:00etan. Zozketa publikoa izango da, eta eskaera aurkeztu duten erakundeek ordezkari bat bidali behar dute nahitaez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude