Meakak auzoko jaiak ospatuko ditu urriaren 19tik, larunbatetik, urriaren 27ra, igandera. Meaka auzo elkarteak antolaturik, hainbat ekintza egingo dira egun horietan zehar auzoan. Izen ematea beharrezkoa duten ekintzetarako edo informazio gehiagorako Meaka Auzo Elkartearen Facebook orrialdea kontsultatu.
Urriaren 19an, larunbatean
- 12:00etan aurkezpena eta inskripzioa auzo elkartearen plazan.
- 15:30ean Goitiberen jaitsiera Siutzetik.
Urriaren 20an, igandean
- 8:00etan Inskripzioak.
- 9:00etan Ibilaldia auzoan.
- 8:30ean BTT Inskripzioak.
- 9:00etan BTT auzoan.
- 12:00etan Erromeria eta txistorra ogitartekoa eta edaria parte-hartzaileentzat.
Urriaren 23an, asteazkenean
- 19:00etan Auzo elkartearen lokalean sukaldari batek sukaldaritza ikastaroa.
Urriaren 24an, ostegunean
- 19:00etan Hitzaldia auzo elkartearen lokalean.
Urriaren 25ean, ostiralean
- 19:00etan Gaueko argazkiari buruzko hitzaldi-ikastaroa.
Urriaren 26an, larunbatean
- 11:00etatik Auto telegidatauen erakustaldia. Auzoko zirkuituan.
- 11:30etik Ibaiaren natur ingurunea bisita. Irteera: auzo elkartean.
Urriaren 27an, igandean
- 09:00etan Bisita gidatua meatzaritza ingurunea Jon Villafranca-kin. Irteera: OLA Sagardotegia. Gehienez: 12 pertsona.
- 12:00etan Muxiko eguna elkartearen plaza.
- 14:00etan Auzoko adinduen bazkaria.



