Bidashop merkatari elkarteak eta K.E. Albistur ile-apaindegiak minbiziaren aurkako ekitaldia antolatu dute. Urriaren 11n, larunbatean, izango da, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Irungo San Juan plazan. Musika, emanaldiz, eta jolasez gozatu ahalko duzu, ilearen mozketa solidarioak egiten diren bitartean. Ekitaldi honen antolaketaren bitartez bildutako diru guztia minbiziaren aurkako borrokan laguntzeko erabiliko da.



