Udaro gertatzen den bezala, odol-erreserbaren mailak behera egiten du, odol-emateen kopuruak behera egiten duen bezalaxe. Gaur, osteguna denez, Iraso gizarte zentroak Euskadiko Odol Emaileen elkarteak antolatutako odol emateak hartuko ditu.
Odol emateak arratsaldeko 16:30ean hasi eta 20:30ean amaituko dira. Atzo arte hitzorduak Gotatanta webgunean hartzeko aukera zegoen, baina gaur berriz 943 00 78 85 telefono zenbakira deituz gorde daiteke hitzordua.
Odola emateko baldintzak
- Odola eman dezakezu 18 eta 70 urte bitartekoa bazara (65 urte lehenengo aldiz balitz), 50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu eta osasuntsu bazaude.
- Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, askoz jota, lautan.
- Odol emateen artean bi hilabete, gutxienez, pasatu behar dira.
- Odola eman aurretik, segurtasunagatik, bai emailearentzat zein jasotzailearentzat, osasun elkarrizketa egiten da, eta emailearen tentsioa zein hemoglobina maila begiratzen da.
Elkartearen webgunean egungo odolen maila eguneratua ikusi daiteke, donazioaren urgentzia-mailarekin batera. 2025eko abuztuaren 28ko datuen arabera, B+, B- eta AB+ odol moten premia dago orain.



