Rebeca González Ramírezek bere liburu berria aurkeztuko du Bidassoa Tap Room-ean ostegunean

Rebeca González Ramírezek bere liburu berria aurkeztuko du Bidassoa Tap Room-ean ostegunean, abenduaren 14an. Irundarraren lan berriak “¿Estás bien?” izena du. Liburuaren aurkezpena arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Rebeca González Ramírezek aurretik beste bi liburu argitaratu ditu “Solo un ratito” eta “Momentos” izenburuekin. Liburu hauen salmentaren bitartez bildutako dirua Minbiziaren Aurka Elkarteari ematen dio dohaintzan. Bere lan berriarekin, “Estás bien?” izenekoa, liburu ezberdin baten bitartez Rebecak gogoeta egitera gonbidatzen du irakurlea, bere buruari galdetuz ea benetan ondo dagoen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude